2016/11/02

2016/05/05

SUKALDARITZA ESKOLARA EGINDAKO TXANGOA




Maiatzaren 4ean, 1go eta 2.mailakoak sukaldaritza eskolara joan ginen.
Eskolan 9:00tan puntu-puntuan egon behar ginen, jarraian autobusa hartzeko.
Baina gure autobusa pixka bat berandu etorri zen.
Autobusak parkinean utzi gintuen eta gu barrura sartu ginen.
Nerea izeneko neska ezagutu genuen, bera izan zen gure begiralea eta berarekin gauza ezberdinak egin genituen.
Lehenengoz gela batean sartu ginen eta azukrea nondik ateratzen zen azaldu zigun.
Gero eskuak garbitzera joan ginen eta Nereak Fondant-ezko marigorringoa nola egin behar genuen azaldu zigun. 
Norbera bere marigorringoa egiten hasi zen eta batzuk arazoak izan zituzten fondant-ekin, eskuetan itsatsita gelditzen zitzaien eta.
Marigorringoak amaitu ondoren, plastikozko pote txiki batzuetan sartu genituen.
Nereak pote bakoitzean gure izena idatzi zuen.
Ondoren, elikagai osasuntsuei buruzko bideo bat ikusi genuen. Bideo horretan, osasuntsu egoteko denetarik jan behar dela esan zuten.
Gero, elikagaien piramidea erakutsi zigun eta batzuk elikagai ezberdinen irudiak buruan jantzita, lurrean markatuta zegoen piramide bat osatu genuen.
Amaitzeko, elikagaien fitxa bat banatu zigun. Fitxan,bakarrik elikagai osasuntsuak margotu behar genituen eta atzean elikagaien piramide bat marraztu behar genuen.
Fondant-ekin egindako marigorringoa eta han erabilitako  amantala etxera eraman genituen.
Oso ondo pasatu genuen eta oso gustura egon ginen.


2016/04/26

"INOXENTZIAREN LABORATEGIA" ANTZERKIA



Texto alterntivo

aPIRILAK 13AN BILBORA JOAN GINEN ANTZERKI BAT IKUSTERA. aNTZERKIA, AZKUNA ZENTROAN IZAN ZEN.

"INOXENTZIAREN LABORATEGIA"



‘Laboratorio Inocencia’ es un cuento mágico donde el lenguaje, la danza y la expresión componen una hilarante sinfonía. Érase una vez un lugar donde la diferencia es una ventaja.
Inocencia nos abre las puertas de su casa laboratorio, donde cuatro criaturas “diferentes” y tiernas conviven con fórmulas, luces, sombras y risas… Ellas cocinan, formulan, bailan y entre risas celebran el día de su encuentro.
Descubriremos la historia de cada personaje disfrutando del lenguaje genuino con el que se comunican. Mientras la realidad parece se dibuja como un sueño y contagioso entusiasmo flota en el ambiente.
Y es que ‘Laboratorio Inocencia’ es un espectáculo donde, más allá de la propia ciencia, se puede demostrar que hay millones de fórmulas, tantas como seres existentes; que lo diferente es un regalo de la naturaleza y que la naturaleza es la más alta de las tecnologías. ¡Abracadabra!

Oso polita izan zen eta oso gustora egon ginen. Gelara bueltatu ginenean, bakoitzak antzerkiari buruzko marrazki bat egin zuen eta holako hormairudi batean jarri genuen.